Bazkidetu-Federatu

bazkide fitxa_1_tarifak_2017

FEDERA ZAITEZ
HAMAIKA ARRAZOI DITUZULAKO!

Segurtasuna

Edozein kirol egiterakoan, ez da ahaztu behar segurtasuna dela kontuan izan beharreko
alderdirik garrantzitsuenetakoa. Federazio lizentziaren balio nagusia da harekin batera etortzen den asegurua.
Federazioaren asegurua istripu asegurua da, mendizaletasuneko edozein jarduera egitean gertatzen diren istripuak estaltzen ditu, betiere hautatzen den estalduraren barnean sartuta egonez gero. Istripuetarako soilik da aseguru hau, ez ditu estaltzen kirol jardunarekin loturarik ez duten beste motibo edo egoera batzuengatik sortzen diren lesioak.
Istripua izandakoen erreskatea: edozein bitartekoz eta tokitako erreskatea ere babestuta dago. Honen barnean dago helikopteroa nahiz hildakoen garraio-gastuak.

Informazioa

Federazio lizentziarekin batera, Euskal Mendizale Federazioak argitaratzen duen Pyrenaica aldizkari ospetsua jasoko duzu. Mundu guztiko mendien gaineko artikuluak ekarri ohi ditu, eta irteerak prestatzeko lagungarri izango duzu.

Prezio bereziak eta deskontuak

Federazioak hainbat saltokiren laguntza dauka, non prezio bereziak egingo dizkizuten; mendiko aterpeetan ere deskontu handiak lortzen dira: Broker’s, Sua Edizioak/Elkar (25%), Aralar Kirolak, Belharra eta Izadi Kirolak (10%). Badira saltoki gehiago ere deskontuak ematen dituztenak; webgunean Broker’sen Istripu Aseguru eskuorrian daude.

Lehiaketak

Federatuek aukera daukate eskalada, mendi eski eta mendiko lasterketetako lehiaketetan parte hartzeko, eta egutegi ofizialean lehiatuko diren taldeetan aritzeko hautatuak izateko.

Federatuak dira gure federazioaren oinarria, eta giza talde handia osatzen dute, pisu handia duena guztion interesak defendatzerakoan administrazio publikoen edo bestelako erakundeen aurrean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude