Alokatzeko Materiala

MENDI MATERIALAREN ALOKAIRUA

Austarri Mendi Taldean, oinarrizko mendiko materiala dago, pioletak, kranpoiak, raketak… Mendi irteera bat egin nahi baduzu eta materialik ez baduzu, pasa zaitez M. T.aren lokaletik ostiraletan 20:00-21:00 bitartean eta aloka ezazu behar duzun hori.
Erabiltzeko arauak
  • Austarri Mendi Taldearen mendi-materiala soilik taldeko kideek erabili ahal izango dute.
  • Materiala erabili nahi duten bazkideek, taldeko egoitzatik pasa beharko dute pertsonalki materiala bila ostiraletan  20:00etatik 21:00etara.
  • Bazkide bakoitzak material bakoitzetik unitate bana erabiltzeko eskubidea izango du (piolet 1, kasko 1, kranpoi pare 1, arnes 1 edo eski-raketa pare 1).
  • Materialaren alokairua: 1€ objektuko eta asteko. Materiala astea igarotakoan bueltatu behar da. Astea pasa eta materiala bueltatu ezean, beste 1€ ordaindu behar da, atzeratutako material bakoitzeko eta egun bakoitzeko.
  • Materiala ez itzultzekotan, Austarri Mendi Taldeak materialaren balioa kobratuko dio bazkideari.
  • Materialaren erabilerak arau hauen onarpena suposatzen du.

 

          MATERIALA:

  • ARNESA- 2
  • KRANPOI PAREA- 9
  • PIOLETA- 6
  • KASKOA- 5
  • ESKI-RAKETA PAREA- 11

 

Comments are closed