Mendi biak Urkilla mendilerroan kokatzen dira. Malkorra Asparrena udalerrian. Handik Urbiako zelaiak ikusi ahal izango ditugu. Milpiribil mendia Donemiliaga udalerrian dago. Milpiribil edo Pinpil tontorrean Aizkorri mendizerra sudurraren puntan ikus dezakegu, eta hau gutxi balitz, bestaldean Arabako lautada osoa nabaritzen da. Lasai eseri eta gozatzeko mendia dugu hau.
Kontutan izan martxoaren 10a baino lehen apuntatu behar dela.
Beraz, animo eta ondo ibili!