CASTRO GRANDE eta GURDIETA

Sta.Olajatigurdieta-castro-grandek abiatuta 1126m-ko Gurdíetara igoko gara. Mendi hau ” La Carbonilla ” deitzen den mendizerran dago eta azken honek “Salbada” eta “La Peña” lotzen ditu. Azken mendízerra honen mendi garaiena 1094m-ko Castro Grande da. Beronen ezaugarri aipagarriena tontorraren ondoan dagoen 30m-ko altuera duen haitz zorrotza da,” Diente del Ahorcado’ izenez ezaguna.
Castro Grandetik Medianaserako bidea hartuko dugu. Honetarako 6Om-ko luzera duen Relloso edo Complacera tunela zeharkatuko dugu.Aipatutako tunela orain dela 150 urte eraiki zuten mendi horietako basoetatik ateratako ikatza haranera jeitsi eta ondoren “Tren de la Robla” delakoan Bílbora eramateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude