Txamantxoia eta Petrafitxa

txamantxoia-petrafitxaEkainaren 18 eta 19an Izaba aldera joango gara Txamantxoia eta Petrafitxa mendiak egitera. Apuntatzeko epea gaur hasiko da eta ekainaren 8an amaitu.

Txamantxoia edo Maze (1941 m) Belaguako eta Zuritzako haranen artean kokatzen da, Mendebaldeko Pirinioetan. Inguru ederra era igoera polita eskaintzen du Txamantxoiak.

Petrafitxa (2186m) Zuritza eta Hecho haranen artean. Bere ezkerretara Alanoak mendikatea kokatzen da.

Oraingoan, bigarren aukeran, Tatxeras Lautada eta Mintxate Arroila izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude