murumendi eta usurbe

20170226-murumendiMurumendi Gipuzkoako erdialdeko mendi bat da, izen bereko mendilerroan kokatua, Beasaingo eta Itsasondoko udalerrien lurretan, Goierri eskualdean. 868 metroko garaiera du. Murumendiko gailurrean Burdin Aroko kastro edo herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte.

Aldamenean Usurbe mendia du, 703 metroko altuera duena . Euskal sineskeren arabera, Mari jainkosaren bizilekuetako bat da. Usurberen gailurrean gurutze zuri handi bat dago. Usurbe mendiaren oinean dago Beasaingo herrigunea, hegoaldean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude