urkiolagirre eta saibi

urkiolagirre-saibiUrkiolamendi edo Urkiolagirre (1.008 metro) Bizkaiko mendia da, Anbotoko mendilerroan dagoena.

Urkiolako santutegiaren ondoan kokatuta, tontor erraz hau Urkiola, (712 m.) eta Pol-pol iturri famatuaren mendia den Asuntze (870 m.) artean dago. Anboto igotzeko ohiko bidean kokatuta dago.

Saibi —Saibigain izenaz ere ezaguna— Abadiñoko mendi bat da (954 metro), Urkiola inguruan dagoena, Eskuagatxeko mendilerroaren hegoaldeko muturrean.

Saibi mendia izan zen gudarien erresistentzia lekua frankisten aurka Espainiako Gerra Zibilean. Apirilaren 6tik 15era hamaika egunez borroka latzak izan ziren bi bandoen artean, azkenean faxistak garaile gertatu arte.

Gaur egun, eusko gudarien aldeko oroitarria eta monumentua dago tontorrean, gurutze handia zehazki.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude