Sobronetik abiatuta 1319m-ko Motara igoko gara. Mendi hau ” Artzena” deitzen den mendizerran dago, Gaubea udalerrian. Mendizerra honen mendi garaiena 1362m-ko Cueto da. Tontorrak Bi bailaren arteko mugak ditugu: Losa eta Gobiaran. Eta ikuspegia zoragarria: Hra Umion, Obarenes, Demanda; Mra Balderejo, Europako tontorrak; Ira Salbada, Gorbeia, Anboto; Era Kantauri mendi zerra, Aitzgorri, San Donato.