oketa eta siskina

Etxaguen herriak kokapen ezin hobea du Zigoitiako udalerrian. Oketa mendiaren altzoan dago, eta paisaia ederraz goza daiteke herrigunetik. Oketa edo Gorbei-Txiki Arabako mendia da, Gorbeiako mendilerroan kokaturik dagoena. Oketa eta Gorbeia mendiak elkarri begira daudela dirudi.

Gorbeiako Parke Naturalean gaude eta landatutako basoak eta pagadiak zeharkatuko ditugu Oketa mendiaren hegaleko belardietara iritsi arte. Diote bertakoek gerrate karlistetatik txanponez beteriko kaixa bat dagoela gordea, orain arte inork aurkitu ezin izan duena.

Siskina edo Siskino errekaz inguratuta dagoen mendi txikia da eta Oketaren ondoan dago. Ibilaldia egin eta gero, Ubideko jatetxe batetan bazkalduko  dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude