santiago eta bagate

 

Oraingoan, Berberanatik irten eta Delikara allegatuko gara Santiago mendia eta Bagate atzean utzita. Bidearen erdian Nerbioi ibaiaren ur jauzia aurkituko dugu. Bidean zehar paisaia polita dago, baina benetan ikusgarria dena behatokitik ikusten dena da.

Delikako ur-jauzia edo Nerbio ibaiaren jauzia Nerbioi ibaiaren sorburua da, eta Delika herriaren (Araba) goialdean dago. Gillarte eta Gibijo mendilerroen artean jaiotzen diren Iturrigutxi, Ajiturri eta Urita erreken elkarketa du jatorri, eta 222 metroko ur jauzia da (Iberiar penintsulako luzeena). Urik ez du izaten euriteen edo elur urtzen garaietatik kanpora.

Arabaren ipar-mendebaldean dago, Urduñako mendatearen ondoan, Gibijo mendilerroaren eta Santiago Mendiaren artean.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude