silbestre eguna tontorrandin

Aurten ere, urteari agur esateko eta urte berriari ongi etorria emateko prest gaude!.  2018an ere, Austarri Mendi Taldean lana egiten jarraituko dugu beti bezain gogotsu! . Aurreko urteetan egin genuen moduan, Tontorrandin esango diogu agur  2017. urteari, bolanderak, xanpaina, kasa, hamaiketakoa eta guzti! Abenduaren 31an, goizeko 10etan, plazatik irteera. Esker onak baino ez ditugu gurekin bat egin duzuen guztiontzat, eta datorren urtean ere hor egongo zareten desioarekin agur esango diogu 2017.ari.

Zorionak eta urte mendi on!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude