urregarai eta bedartzandi

Lea eta Artibai bailarak bereizten dituzten Urregarai eta Bedartzandi mendietara goaz oraingo honetan. Altuera apaleko (700 metro inguruko) mendiak izan arren, kostaldetik hurbil daudenez, Urdaibaitik Jaizkibeleraino kostalde osoa ikus daiteke bertatik. Bide batez, Urregarai mendiaren tontorrean dagoen Santa Eufemia ermitatxoa bisitatuko ditugu. Bedartzandi eta Urregarai mendiak Bedartzandi mendilerroan kokatzen dira, Aulesti udalerrian, eta  Santa Eufemiako zelaian egiten dute bat. Harainoko igoera erraza da eta ikuspegia zoragarria. Markina herrian hasiko dugu gure ibilbidea, Aulestin amaitzeko, 12 kilometroko ibilbidea egin ostean. Aukeran, Atxagarai aterpetik irten eta Bedartzandiko tontorra oinkatuz , Aulestiraino (7 km.).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude