montaño-serantes-luzuero

Serantes  Bizkaiko mendebaldean dagoen mendia da, 451 metroko garaierarekin, Santurtzi eta Zierbenako udalerrien artean kokatuta. Itxura konikoa du eta talaia naturala da, Bilboko portuaren mendebaldean dagoelarik. Historikoki garrantzi estrategikoaz jabetuta zeuden aurreko gizaldietan, eta funtzio militarrak bete izan ditu XVIII. mendetik gutxienez.Abrako golkoa du bere ekialdean eta Muskiz eta Meatzaldea bere mendebaldeko magaletan.

Montañok, 319metroko garaiera du, eta Santurtzi, Zierbena, Muskiz eta Meatzaldea bere magaletan daude.

Luzuero, 307 metroko garaierarekin, Espainiako Gerra Zibilan Bilboaldea defendatzeko gune estrategikoa izan zen: Bilboko Burdin Hesiaren parte zen, eta hainbat kanoi zituen, itsasora begira.

Ondo izan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude