otsogorrigaña eta ezkaurre

Otsogorrigaña Mendebaldeko Pirinioetako mendi bat da, Nafarroa eta Zuberoa artean dagoena,  Oritik gertu. Inguru zoragarri batean dago kokaturik, eta bertan lasaitasuna eta edertasuna da nagusi. Itsas mailatik 1.922 metroko garaiera du. Mendi gutxi izanen dira Euskal Herrian hain izen ederra dutenak. Kartxela eta Barazearekin batera, Mintxateko zirku zirraragarria osatzen du Otsogorrigañak.  M. Belaskok bere hiztegian gogorarazten digun bezala, toponimian “gorri” hitzak batzuetan ez dio erreferentzia egiten koloreari, zuhaitzik edo babesik gabeko toki bati baizik.

Ezkaurre. Oso mendi ikusgarria Euskal Herriko muga-mugan. Alderdirik ikusgarriena ekialdekoa da, sekulako amildegiak baitauzka Veral errekak ebakitako aldean. Veral errekak sortutako arroila ederra da, hain zuzen, Ezkaurre Alanoetatik bereizten duena, sekulako hormak zutituz bi aldeetara (Espelunga deritzo aurrez aurre gelditzen den haitzari: haitzpe ilun +aga alegia). Hiru tontor ditu eta bi dira EHMKn berariaz aipatzen direnak: hau bata eta Izaba gainean zutitzen dena bestea. Batzuen ustez hegoaldeko ixurialdean dagoen iboia da Pirinioko lehena mendebaldetik hasita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude