san millan-trigaza-otero-cruz demanda

Irailaren 15 eta 16an Demanda aldera joango gara San Millan (2131), Trigaza (2085), Otero (2045) eta Cruz de la Demanda (1954) mendiak egitera. Demanda mendilerroa Iberiar penintsulan dagoen mendigunea da, Iberiar mendilerroan kokatuta. Burgos, Errioxa eta Soria artean dago. Ebro eta Duero ibaien haranen artean kokatuta dago. Bertan sortzen dira Arlanza eta Arlanzón Duero ibaiaren adarrak, bai eta Oca, Oja, Tirón (Fresneda de la Sierra Tirón herrian) eta Najerilla Ebro ibaiarenak ere.

Mendirik garaiena Errioxan dagoen San Lorenzo da (2.270 metro), non Valdezcaray eski-estazioa dagoen. Bigarren mendirik garaiena San Millán da (2.132 m), Burgosko probintzian garaiena dena.

Eskualdeko herri nagusiak Salas de los Infantes, Belorado eta Pradoluengo (Burgos) eta Ezkarai (Ezcaray), Ozkabarte (Santo Domingo de la Calzada) eta Donemiliaga Kukula (San Millan de la Cogolla) (Errioxa) dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude