jarindo eta albertia

Arlaban Euskal Herriko mendebaldeko mendate bat da, Leintz Gatzagan (Gipuzkoa) kokatua, Eskoriatza (Gipuzkoa) eta Arratzua-Ubarrundia (Araba) artean. Hainbat mendez, Debagoiena eta Gasteiz arteko ohiko bidea izan da. Gaur egun ere, AP-1 ordainpeko autobideak mendatea zeharkatzen du, Arlabango tunelaren bidez.

1811ko maiatzaren 25ean, Napoleondar Gerretan izan zen Arlabanen gudu bat. Gero, 1836an, Lehen Karlistaldiaren barnean, mendatearen inguruan bi gudu egin ziren: urtarrilekoa eta maiatzekoa, hain zuzen ere.

Jarindo mendia Arabako iparraldean dago eta 896 metroko garaiera du.

Albertia mendia Legution dago, Arabako iparraldean. 868 metroko garaiera du.

Espainiako Gerra Zibilean eraso gogorrak izan ziren mendi honen inguruetan. EAE-ANVkoak eta CNT-ko anarkistak izan ziren mendi hauetan bizia utzi zuten gudari eta miliziano gehienak. Urtero-urtero uztailaren lehen igandean EAE-ANVk bere gudariei omenaldia egiten die Albertiako landetan. Halaber, honen omenez Zarauzko (Gipuzkoa) institutu eta aterpetxe batek mendi honen izena darama.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude