erdella eta intxorta

Urteari hasiera emateko, Bizkaia eta Gipuzkoa erdibitzen dituzten mendietara abiatuko gara. Erdella eta Intxortara hain zuzen.

Intxorta mendiak Gipuzkoako tontorrak dira, Elgeta eta Elorrio (Bizkaia) artean kokatutakoak, Udalaitz menditik hurbil. Bi gainek osatzen dute: Intxorta bera (743 m), Intxorta txiki edo Mendratxu (711 m) eta Gaztelumendi (713 m). Espainiako Gerra Zibilean inguru hau gotorleku bihurtu zuten gudariek, Francoren ejerzitoaren aurrean 7 hilabetez eutsiz, 1936ko irailaren amaieratik 1937ko apirilaren bukaera arte.

Erdella mendia izen berbera duen mendilerroan kokatzen da, Elorrio udalerrian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude