zuperrori eta ireber


Ireberreko mendilerroaNafarroa Garaian kokatuta dagoen mendilerro bat da. Bere punturik altuena Ireber mendia da, 1.208 metrorekin, Aldatz (Larraun) eta Beruete herrien artean (Basaburua, Nafarroa). Igo beharreko mendia da Ireber eta ezagutu beharrekoa bere ingurunea ere. Hango baso, larre eta tontor harritsuek paisaia ederra osatzen dute, garbia, ibiltzeko aproposa, Aralar gogorarazten duena. Ireberrena paisaia horren erdian harrotutako bizkar harritsu eta soil bat baino ez da

Zuperrori, Zuparrobi edo Zuperri mendia Nafarroako Malerreka eta Leitzaldea eskualdeen artean kokatzen den mendia da. Gaur egun, gailurra haize-sorgailu sail batez beterik dago. Haizerrota zerrenda batek hartzen du mendean Mendebaldetik Ekialdera luzatzen den gandor luzea. Gandorra estutzen doa ekialdera jaitsi ahala, pagadiaren itzalean sartuz. Haizerrotak alde batera utziz gero, oso ingurune ederra da noranahi ibiltzeko, bai Aritz/Kornieta aldera eta bai Ireber / Arnaizu aldera jotzeko: pagadia, larreak eta han-hemenka harrotutako haitz muturrak dira paisaiaren osagaiak eta ardi eta abere ugari ikusten da larrean barrena sakabanatuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude