irati

Ekainaren 22 eta 23an Irati aldera joango gara Mendibeltz (1411), Arthanolatze (1531), Eskaleta (1447), Odeizügaña (1613) eta Bizkarze (1667) mendiak egitera.

Harsüdürra mendilerroa Zuberoa eta Nafarroa Behera artean dagoen mendilerro bat da. Bere punturik altuena Arthanolatze mendia da, 1.531 metrorekin.

Arthanolatze edo Arthanolatzegaina (Alguntza eta Latzegaina izenekin baita ezagutua), bere 1.531m-rekin Harsüdürra mendilerroko mendirik altuena da eta Zuberoan kokaturik dago eta Nafarroa Behereko mugatik hurbil.

Mendibel edota Mendibeltz, Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Nafarroa Beherean eta Iratiko oihanaren ingurualdean kokatutakoa.

Eskaleta edo Eskaleramendi (Escaliers frantsesez) Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Iratiko oihanaren ipar-ekialdean, Zuberoako lurretan.

Bizkarze  Zuberoako Pirinioetako mendia da, Orhi mendilerroan dagoena. Zuberoako hego-mendebaldean, Larrainen dago. Bagargitik ailegatzen da, Iratiraino bidean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude