samelar eta valdomingueru

Irailaren 14 eta 15ean Europako Mendiak aldera joango gara Samelar (2229) eta Valdomingueru (2265) mendiak egitera. Apuntatzeko epea gaur hasiko da eta irailaren 6an amaitu.

Oraingoan, bigarren aukeran:

–          Urdonetik Tresvisoraino (6 km, 820 m./desn.)

–          Jitu Escaranditik Andara aterperaino (6,5 km, 435 m./desn.).

Europako mendiak (gaztelaniaz: Picos de Europa; asturieraz: Picos d’Europa) Kantabria, Leon eta Asturias bitarteko mendilerroa da. Kare harri karboniferoz osatuta, Iberiar penintsulak Afrikarekin egindako talkaren ondorioz altxatu zen duela milaka urte. Europako mendietako parke naturala mendilerroaren barnean dago.

Europar mendikateak Iberiar Penintsularen iparraldean aurkitzen den mendikate bat da, Kantauri mendikatearen erdialdean kokatzen da, hain zuzen ere. Ez oso zabala izan arren, itsasotik gertu egoteagatik interes handia sortzen du bere lurren gorabeherengatik. Gaur egun, bisitari kopuruari erreparatuta, Espainiako parke nazionalen artean bigarrena da, Teide Parke Nazionalaren atzetik.

Kareharriz eratutako mendikatea, Kantabria, Asturias eta Leonetik hedatzen dira. Bertan, gailurren altuera nagusitzen da, geihenetan 2.500 metroak gainditzen ditu. kantauri itsasotik gertu kokatuta dago. Geografikoki, Europar mendikatea, Kantabriar Mendikatearen lerro berberan kokaturik dago. 67.500 hektareako azalera hartzen du, hiru probintzien artean banandurik.

Europako mendikateak hiru gune nagusitan banandurik daude; mendebaldeko gunea edota Cornión, gune zentrala edo Urrieles eta ekialdekoa, Andara.

Izan ongi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude