candina

Urteari hasiera emateko Kantabria aldero joko dugu, kostaldera hain zuzen. Oriñonetik hasi eta Laredoraino allegatzeko, Candina (489) gailurra zapalduz. Tontorrera heltzeko, trepadatxu bat egin behar da. Hori saiestu nahi duenak, buelta laburra egin ahal du tontorretik pasatu gabe. Horra informazioa eta kartela.

Candina Kantauri Kostaldeko mendi karstikoa da, ia 500 metrokoa. Nahiz eta garaiera handia ez izan, balio ornitologiko handia du Candinak, baita botanikoa ere, arteak, haritzak, haginak, etab ikusi ahal izango ditugu. Gainera, orain dela gutxi, azkenik, gune babestu izatera pasatu da eta “Montaña Oriental Costera” izenpean hegaztien kontserbazio gure garrantzitsuen inbentarioan aurki dezakegu. Babestu beharreko hegazti askok egiten dituzte habiak Candina mendiko itsaslabarretan: sai zuriek, ubarroi mottodunek, ekaitz-txoriek eta sai arreek; azken hauen kolonia bakarra da itsas labarrean penintsulan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude