izazpi eta samiño

Oraingoan, Gipuzkoa aldera ekingo diogu, Samiño eta Izazpi mendiak zapalduz.

Izazpi Gipuzkoako mendia da, Zumarraga, Azpeitia eta Ezkio-Itsaso artean kokatua, Oria eta Urola arroak banatuz. Gipuzkoako erdigunetzat hartu izan da eta eguraldi ona eginez gero, tontorretik Kantauri itsasoa eta Pirinioak ikus daitezke. Zenbait urtez zalantza izan zen ea bere jatorrizko izena Izazpi edo Izazpe ote zen (Euskaltzaindiak bigarrenaren alde egin zuen hasiera batean), baina 2008az geroztik Izazpi da euskara batuko forma onartua.

Samiño edo Hirumugarrieta Gipuzkoako Azkoitia, Azpeitia eta Zumarraga udalerrietan dagoen mendi bat da. Oleta mendiaren alboan dago. 933 metroko garaiera du. Hirumugarrieta izenaren jatorria tontorrean aipatutako hiru udalerrien arteko muga dagoenan datza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude