satrustegi

Oraingo honetan, Nafarroa aldera abiatuko gara. Satrustegi herrixkatik abiatuko gara eta Satrustegiko Haitzaren gailurra zapaldu ostean, Ihabar herrixkan bukatuko dugu. Satrustegiko Haitzak deitzen zaion ingurune hau Beriain mendiaren eta Irurtzun herriaren artean aurkitzen den mendilerroko gailurrik garaienari deitzen zaio.

Oso mendi ederra da, iparraldeko magal guztia harizti, artadi edo pagadi basoz josita dago eta behin goikaldeko kresteriora iristean  paisaia erabat aldatzen da non hemen berriz ezpelez betetako ingurune batekin topo egiten den. Kresterio honetan Satrustegiko Haitza deitzen zaion tontorrik garaiena iritxi bitartean, gainez gain (edo gane-ganean) mendi tontor txikiagoak kateatuz joaten zara, non ipar aldera sai arre ugari bizi diren harroil haundi batzuk  aurkitzen diren eta hegoaldean berriz ezpelez betetako ingurune zabal bat. Bidean zehar landare eta hegazti mordo bat ikusi ahal da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude