campiña eta moncayo

Ordua izan da! Jarduerak berrabiaraziko ditugu. Denok dugu mendia zapaltzeko gogoa. Era guztietako iritziak izango dira, bakoitza bere arrazoiarekin. Zerbait egin ez badugu ondo, zuzentzen saiatuko gara. Ez da erraza izan inorentzat, baina mendiak deitu egiten digu. Jardueren egutegia berriz hasteko unea dela uste dugu. Horregatik guztiagatik, hurrengo irteera irailean izango da, egutegian aurreikusita zegoen bezala.

Beraz,irailaren 18 eta 19an Moncayo aldera joango gara Campiña (2049) eta Moncayo (2314) mendiak egitera. .

MONCAYOko PARKE NATURALA eta NEILA

La Bardena Blancatik 50 km baino gutxiagora, gaztelako goi-ordoki eta Ebroko sakonune artean, Moncayoko mendilerroa Iberiar Mendikatearen erdialdean kokatzen da, Duero eta Ebroko arro hidrografikoen artean. Moncayoko gailurra (2315 m) harro eta ikusgarri azaltzen da mendi sistema honetako punturik altuen gisa.

Bere erliebe bereizgarriak, bere begetazio hostotsua (aldameneko estepa idorrekin kontrastean), bere fauna eta flora anitza, bere iturri eta uren ibilerek mendi eta inguru honi lehen mailako aberastasun paisajistikoa ematen diete. Mendiaren magala mota guztietako perretxikoetan aberatsa da.

Moncayo 1978tik Parke Natural izendatu zuten bertan aurkitzen diren goren mailako baliabide naturalak zaindu eta babesteko: baliabideko ekologikoa, biologikoa, paisajistikoa, eta nola ez, mikologikoa. Begetazioa txundigarria bada fauna ez da gutxiagorako: azeriak, basurdeak, azkonarrak, orkatzak, arrano txikiak, arrano beltzak, Bonelli arranoak, mokokerrak, harkaitz-txoriak, hegatxabalak, belatxinga mokohoriak, zozoak, okil handiak, txantxangorriak etab.

Neila mendilerroa Burgosko probintziako hego-ekialdeko muturrean dagoen mendilerro txiki bat da, Urbion mendilerroaren eta Demanda mendilerro zabalaren artean dagoena, Neilako aintzira glaziarren parke naturalaren zati delarik. Bere gailur eta harribitxi jurasikoen geografia gorabeheratsua, gehienak ehun urte inguruko pinu albarezko basoek estalia, Campiñaren oinetan daudenak. Mendi hauek duten paisaia-aberastasunaz gain, haien kokapen geografiko pribilegiatuak benetako santutegi bihurtzen ditu, hainbat lore eta intsektu endemiko dituena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude