CASTRO GRANDE eta GURDIETA

Sta.Olajatik abiatuta 1126m-ko Gurdíetara igoko gara. Mendi hau ” La Carbonilla ” deitzen den mendizerran dago eta azken honek “Salbada” eta “La Peña” lotzen ditu. Azken mendízerra honen mendi garaiena 1094m-ko Castro Grande da. Beronen ezaugarri aipagarriena tontorraren ondoan dagoen 30m-ko altuera duen haitz zorrotza da,” Diente del Ahorcado’ izenez…

Jarraitu irakurtzen

MALKORRA eta MILPIRIBIL

Mendi biak Urkilla mendilerroan kokatzen dira. Malkorra Asparrena udalerrian. Handik Urbiako zelaiak ikusi ahal izango ditugu. Milpiribil mendia Donemiliaga udalerrian dago. Milpiribil edo Pinpil tontorrean Aizkorri mendizerra sudurraren puntan ikus dezakegu, eta hau gutxi balitz, bestaldean Arabako lautada osoa nabaritzen da. Lasai eseri eta gozatzeko mendia dugu hau. Kontutan izan…

Jarraitu irakurtzen

LAGARTE eta ULIZAR

Otsailaren 21ean, domekan, Gipuzkoa aldera joango gara: Gaztelu, Lagarte (811), Ulizar (868) eta Areso Aukeran, ibilbide laburra: Gaztelu, Lagarte eta Berastegi Horra, “ARGITXU” Lagarteko buzoian. Baietz umeek ezagutu! Goizeko 7:30etan plazatik aterako gara Apuntatzeko, otsailaren 18ra arte betiko lekuetan.

Jarraitu irakurtzen

Eniabe-Larralde

Urtarrilaren 17an, goizeko 8:00etan, plazatik abiatuko gara Eneabe (782) eta Arraldera (945). 400m-ko desnibela eta 16km-ko ibilbidea Ibilbide laburra: Barazar-Saldropo-Zeanuri (11km.) Autobusa: bazkideak 8€ / 4€ (bazkideak ez direnak 10€/5€) Apuntatzeko azken eguna: urtarrilaren 14a

Jarraitu irakurtzen

BABIO eta ESKORIETA

Datorren asteko igandean, abenduaren 13an Amurrio aldera joango gara. Amurrion bertan hasi eta Babio eta Eskorieta mendiak igoko ditugu. Ondoren Kexaann amaitzeko. Desnibelik handiena, 500 metrokoa 15 kilometrotan. Irteera goizeko 8,00etan izango da Zubialdeko plazatik. Autobusez joango gara. Bazkideak: 8€/4€. Besteak: 10€/5€

Jarraitu irakurtzen

2015eko Mendi Jardunaldiak

Iker eta Eneko Pouk 20 urte mendi bertikaletan ikus-entzunezkoa emango dute “20 URTE MENDI BERTIKALETAN” Bertan, laburpen bat egiten dute eskalatzen hasi zirenetik gaurdaino. Gauza ugari jorratuko dituen konferentzia batean, 7 HORMA 7 KONTINENTETAN, 2003 eta 2007 bitartean munduari eman zioten buelta bertikal berezia, zein ARGENTINAKO ANDEETAKO lau bide irekiak…

Jarraitu irakurtzen

Oderiaga, Egileor, Kolometa

Gorbeia mendilerroan kokatuta daude hurrengo irteeraren mendiak. Autobusez joan barik, kotxez abiatuko gara Zeberiotik, ibilaldia egin eta gero, Orozkoko jatetxe batetan indabada batekin amaitxeko. Oraingoan hainbat aukera duzue, martxa luzea zein laburra, eta nahi izan ezkero bakarrik martxara edo indabadara. Ondo ibili eta on egin!

Jarraitu irakurtzen

MAIZA Urbasako gailurra

Aupa, hemen duzue hurrengo irteerarako kartela eta bigarren aukera moduan, Urbasako “el hayedo encantado” ibilbide laburragoa. Harkaitz eta pagoekin osatutako irudietan, paiasaiaren dastaketa ziurtatuta dago. Beti lez plazatik aterako gara autobusez, Urbasako porturaino joateko. Amaiera Etxarri Aranazen izango dugu.

Jarraitu irakurtzen

Otsagabiara goaz

Dakizuenez, irailaren 19 eta 20an Irati aldera joango gara Okabe, AUZTARRI eta Goñiburu mendiak egitera. Apuntatzeko epea gaur hasiko da eta irailaren 11an amaitu, eta besteetan bezala, lokalean, telefonoz edota email bidez apuntatu ahal izango da. Aurretik ordaindu beharrekoa: 65€ bazkideak eta 70€ besteak (bertan autobusa, 19ko afaria eta logela eta…

Jarraitu irakurtzen