UPOko buzoia

Oraingoan buzoi berria jarri dugu Upoko tontorrean. Irteera, goizeko 9etan Zubialdeko plazatik. Gailurrera igo baino lehen, 1936ko gerrako Upoko lubakiak edo trintxerak eta zuloak eta metralleta-habiak ikusiko ditugu. Eta buzoia inauguratu ostean, hamaiketakoa izango dugu ermita ondoan.  

Jarraitu irakurtzen

PEÑA PRIETA eta ESPIGUETE

Dakizuenez, ekainaren 27 eta 28an Palentziako iparraldera joango gara Peña Prieta, Espiguete,…. mendiak egitera. Apuntatzeko epea gaur hasiko da eta ekainaren 16an amaitu. Aurretik ordaindu beharrekoa: 65 euro bazkideak eta 70 besteak (bertan autobusa, 27ko afaria eta logela eta 28ko gosaria sartzen dira). Irteera 27an goizeko 7,00etan izango da, eta…

Jarraitu irakurtzen

UDALATX

Udaberria heldu da. Polena eta prozesionaria amaituta, goazen mendira. Datorren domekan Bizkaia eta Gipuzkoako mugan izango gara. Ibilbidea: Udala – Besaide – Udalatx – Kanpazar (640 metroko desnibela) Prezioa: bazkideak (8€/4€) – besteak (10€/5€) Goizeko 8retan plazan itxaroten zaitugu. Animo!

Jarraitu irakurtzen

Alto Campoo

Martxoaren 1ean, domeka, Alto Campoora joango gara. Bertan snow, eskiatzera edo mendira joateko aukera izango dugu (raketak, kranpoiak,..). Kontutan hartu ekipoak alkilatzeko orduan, adina, altuera, pisua eta oin zkia. beharrezkoak direla.

Jarraitu irakurtzen

GANEKO ETA GALLARRAGA

Hurrengo irteera, Otsailaren 22an domeka, Zollotik sodupera joango gara Ganeko eta Gallarraga zapalduz. Aukeran, martxa suabeagoa tontorrak alboan utzita. Irteera goizeko 8,00etan plazatik.

Jarraitu irakurtzen

Alen eta Ventosora

Datorren asteko igandean, Urtarrilaren 18an Sopuertara joango gara. Alen auzoan hasi eta Alen, Betaio eta Ventoso mendiak igoko digutu. ondoren Otañesen amaitzeko.Desnibelik handiena, 265 metrotakoa 11 kilometrotan. Irteera goizeko 8,00etan izango da Zubialdeko plazatik.

Jarraitu irakurtzen

Silbestre eguna Tontorrandin

Aurreko urteetan egin genuen moduan, aurten ere , Tontorrandin agur esango diogu 2014. urteari, bolanderak, txanpana, hamaiketakoa eta guzti! Zorionak eta urte mendi on!

Jarraitu irakurtzen