BABIO eta ESKORIETA

Datorren asteko igandean, abenduaren 13an Amurrio aldera joango gara. Amurrion bertan hasi eta Babio eta Eskorieta mendiak igoko ditugu. Ondoren Kexaann amaitzeko. Desnibelik handiena, 500 metrokoa 15 kilometrotan. Irteera goizeko 8,00etan izango da Zubialdeko plazatik. Autobusez joango gara. Bazkideak: 8€/4€. Besteak: 10€/5€

Jarraitu irakurtzen

2015eko Mendi Jardunaldiak

Iker eta Eneko Pouk 20 urte mendi bertikaletan ikus-entzunezkoa emango dute “20 URTE MENDI BERTIKALETAN” Bertan, laburpen bat egiten dute eskalatzen hasi zirenetik gaurdaino. Gauza ugari jorratuko dituen konferentzia batean, 7 HORMA 7 KONTINENTETAN, 2003 eta 2007 bitartean munduari eman zioten buelta bertikal berezia, zein ARGENTINAKO ANDEETAKO lau bide irekiak…

Jarraitu irakurtzen

Oderiaga, Egileor, Kolometa

Gorbeia mendilerroan kokatuta daude hurrengo irteeraren mendiak. Autobusez joan barik, kotxez abiatuko gara Zeberiotik, ibilaldia egin eta gero, Orozkoko jatetxe batetan indabada batekin amaitxeko. Oraingoan hainbat aukera duzue, martxa luzea zein laburra, eta nahi izan ezkero bakarrik martxara edo indabadara. Ondo ibili eta on egin!

Jarraitu irakurtzen

MAIZA Urbasako gailurra

Aupa, hemen duzue hurrengo irteerarako kartela eta bigarren aukera moduan, Urbasako “el hayedo encantado” ibilbide laburragoa. Harkaitz eta pagoekin osatutako irudietan, paiasaiaren dastaketa ziurtatuta dago. Beti lez plazatik aterako gara autobusez, Urbasako porturaino joateko. Amaiera Etxarri Aranazen izango dugu.

Jarraitu irakurtzen

Otsagabiara goaz

Dakizuenez, irailaren 19 eta 20an Irati aldera joango gara Okabe, AUZTARRI eta Goñiburu mendiak egitera. Apuntatzeko epea gaur hasiko da eta irailaren 11an amaitu, eta besteetan bezala, lokalean, telefonoz edota email bidez apuntatu ahal izango da. Aurretik ordaindu beharrekoa: 65€ bazkideak eta 70€ besteak (bertan autobusa, 19ko afaria eta logela eta…

Jarraitu irakurtzen

UPOko buzoia

Oraingoan buzoi berria jarri dugu Upoko tontorrean. Irteera, goizeko 9etan Zubialdeko plazatik. Gailurrera igo baino lehen, 1936ko gerrako Upoko lubakiak edo trintxerak eta zuloak eta metralleta-habiak ikusiko ditugu. Eta buzoia inauguratu ostean, hamaiketakoa izango dugu ermita ondoan.  

Jarraitu irakurtzen

PEÑA PRIETA eta ESPIGUETE

Dakizuenez, ekainaren 27 eta 28an Palentziako iparraldera joango gara Peña Prieta, Espiguete,…. mendiak egitera. Apuntatzeko epea gaur hasiko da eta ekainaren 16an amaitu. Aurretik ordaindu beharrekoa: 65 euro bazkideak eta 70 besteak (bertan autobusa, 27ko afaria eta logela eta 28ko gosaria sartzen dira). Irteera 27an goizeko 7,00etan izango da, eta…

Jarraitu irakurtzen

UDALATX

Udaberria heldu da. Polena eta prozesionaria amaituta, goazen mendira. Datorren domekan Bizkaia eta Gipuzkoako mugan izango gara. Ibilbidea: Udala – Besaide – Udalatx – Kanpazar (640 metroko desnibela) Prezioa: bazkideak (8€/4€) – besteak (10€/5€) Goizeko 8retan plazan itxaroten zaitugu. Animo!

Jarraitu irakurtzen