santiago eta bagate

 

Oraingoan, Berberanatik irten eta Delikara allegatuko gara Santiago mendia eta Bagate atzean utzita. Bidearen erdian Nerbioi ibaiaren ur jauzia aurkituko dugu. Bidean zehar paisaia polita dago, baina benetan ikusgarria dena behatokitik ikusten dena da.

Delikako ur-jauzia edo Nerbio ibaiaren jauzia Nerbioi ibaiaren sorburua da, eta Delika herriaren (Araba) goialdean dago. Gillarte eta Gibijo mendilerroen artean jaiotzen diren Iturrigutxi, Ajiturri eta Urita erreken elkarketa du jatorri, eta 222 metroko ur jauzia da (Iberiar penintsulako luzeena). Urik ez du izaten euriteen edo elur urtzen garaietatik kanpora.

Arabaren ipar-mendebaldean dago, Urduñako mendatearen ondoan, Gibijo mendilerroaren eta Santiago Mendiaren artean.

 

TRANSANTARTIKA

Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza iritsi ziren Hercules badiara, eta bukatu zuten Antartika gurutzatzeko erronka; 3.400 kilometro osatu zituzten, 57 egunean eta autonomia osoan. Borobildu zuten itsasotik itsasora eta hego polotik pasata Antartika zeharkatzeko erronka. Errusiarren Novolazarevskaia basetik irten eta 57 egunetan heldu ziren Hercules badiako helmugara, 3.400…

Jarraitu irakurtzen

“EVEREST”

Everest mendia igotzeko saiakerako gertaeretan oinarriturik, EVERESTek bi espediziok prozesu honetan bizi dituzten esperientzia kontatzen du, gizakiak inoiz ezagutu duen elur-ekaitzik okerrenari aurre eginez. Alpinistek lurraren indarrari aurre egingo diote eta zailtasun sinesgaitzei aurre egingo diete bizirik irauteko borroka sutsuan.

oketa eta siskina

Etxaguen herriak kokapen ezin hobea du Zigoitiako udalerrian. Oketa mendiaren altzoan dago, eta paisaia ederraz goza daiteke herrigunetik. Oketa edo Gorbei-Txiki Arabako mendia da, Gorbeiako mendilerroan kokaturik dagoena. Oketa eta Gorbeia mendiak elkarri begira daudela dirudi.

Gorbeiako Parke Naturalean gaude eta landatutako basoak eta pagadiak zeharkatuko ditugu Oketa mendiaren hegaleko belardietara iritsi arte. Diote bertakoek gerrate karlistetatik txanponez beteriko kaixa bat dagoela gordea, orain arte inork aurkitu ezin izan duena.

Siskina edo Siskino errekaz inguratuta dagoen mendi txikia da eta Oketaren ondoan dago. Ibilaldia egin eta gero, Ubideko jatetxe batetan bazkalduko  dugu.

Ubide, Arratia, Otxandio eta Zeberioko Mendizale Eguna

Ibilbidea: Zeberio-Pikubikotx-Garaigorta-Aibelabe-Zeberio (Arratia, Otxandio, Ubide eta Zeberioko Mendizale Eguna). Aurten, Austarriri tokatzen zaio antolatzea. Parte hartzen duten mendi taldeak: Ganzabal (Lemoa) / Argiñatx (Arantzazu) / Lamino (Areatza) / Joko Alai (Zeanuri) / Motxogan (Igorre) / Mirugain (Otxandio) / Amexier (Ubide) / Austarri (Zeberio). Urriaren 29an, igandea, goizeko 8,30etan irteera Zeberioko plazatik. 16 km./750 m. desnibela. Izena emateko, urriaren 25 arte/tfnoa.: 656415597.  Helduak 5€, umeak doan. Ibilbide erdian jana-edana egongo da eta amaieran, 13,30ak inguruan, luntxa.

Torada eta Peña Corba

Dakizuenez, irailaren 16 eta 17an Burgos aldera joango gara Torada (1260) eta Peña Corba(1332) mendiak egitera. Apuntatzeko epea gaur hasiko da eta irailaren 8an amaitu, eta besteetan bezala, lokalean, telefonoz edota emailen bidez apuntatu ahal izango da.

 

Aurretik ordaindu beharrekoa: 70 euro bazkideak eta 75 besteak (bertan autobusa, 16ko afaria eta logela, eta 17ko gosaria sartzen dira). Trespadernen egingo dugu lo.

Irteera 16an goizeko 7,30etan izango da, eta itzulera 17an arratsaldeko 8etarako +-.

Beste alde batetik, bankutik ordaindu nahi duenak:

BBK (Zeberio)       2095 0164 20    9111623602

AUTURIA eta ANAYET

Dakizuenez, ekainaren 17 eta 18an Pirineo aldera joango gara Auturia (1921) eta Anayet (2.574) mendiak egitera. Apuntatzeko epea gaur hasiko da eta ekainaren 8an amaitu, eta besteetan bezala, lokalean, telefonoz edota emailen bidez apuntatu ahal izango da.

Oraingoan, bigarren aukeran:

*Isun de Basa-Santa Orosia-Yebra de Basa

* Candanchu-Canfranc (G.R.)

Aurretik ordaindu beharrekoa: 70 euro bazkideak eta 75 besteak (bertan autobusa, 17ko afaria eta logela, eta 18ko gosaria sartzen dira). Sallenten egingo dugu lo.

Beste alde batetik, bankutik ordaindu nahi duenak:

BBK (Zeberio)       2095 0164 20    9111623602

Mandoia eta Argiñaoko Atxa P.R.tik

Oraingoan Zeberioko lurretatik, Mandoira eta Argiñaoko Atxara igoko gara datorren 28an, igandea. Irteera martxa luzerako, goizeko 9etan Zubialdeko plazatik izango da. Bertan, antzinako meategiak ikusteko aukera izango dugu. Martxa laburrerako, goizeko 10,30ean izango da irteera Etxazo auzotik. Komenigarria da frontala eramatea (edo beste linterna motaren bat). Martxa luzeak 13 km. ditu, eta laburrak 7 km.

Guratz eta Elosta

Hurrengo igandean, Maiatzak 14, Nafarroa aldera goaz, GURATZ (956) eta ELOSTA 924) mendiak igotzera. Desnibel txikiko mendiak dira eta 12,5km-ko ibilbidea. Martxa laburra: Huitzi-GURATZ-Gorriti (7,5 km.) Autobusa: bazkideak 8€ / 4€ (bazkideak ez direnak 10€/5€) Apuntatzeko azken eguna: maiatzaren 11a.

Mota eta Cueto

mota-cuetoSobronetik abiatuta 1319m-ko Motara igoko gara. Mendi hau ” Artzena” deitzen den mendizerran dago, Gaubea udalerrian. Mendizerra honen mendi garaiena 1362m-ko Cueto da. Tontorrak Bi bailaren arteko mugak ditugu: Losa eta Gobiaran. Eta ikuspegia zoragarria: Hra Umion, Obarenes, Demanda; Mra Balderejo, Europako tontorrak; Ira Salbada, Gorbeia, Anboto; Era Kantauri mendi zerra, Aitzgorri, San Donato.