Oderiaga, Egileor, Kolometa

Gorbeia mendilerroan kokatuta daude hurrengo irteeraren mendiak. Autobusez joan barik, kotxez abiatuko gara Zeberiotik, ibilaldia egin eta gero, Orozkoko jatetxe batetan indabada batekin amaitxeko. Oraingoan hainbat aukera duzue, martxa luzea zein laburra, eta nahi izan ezkero bakarrik martxara edo indabadara. Ondo ibili eta on egin!

Jarraitu irakurtzen

MAIZA Urbasako gailurra

Aupa, hemen duzue hurrengo irteerarako kartela eta bigarren aukera moduan, Urbasako “el hayedo encantado” ibilbide laburragoa. Harkaitz eta pagoekin osatutako irudietan, paiasaiaren dastaketa ziurtatuta dago. Beti lez plazatik aterako gara autobusez, Urbasako porturaino joateko. Amaiera Etxarri Aranazen izango dugu.

Jarraitu irakurtzen

Otsagabiara goaz

Dakizuenez, irailaren 19 eta 20an Irati aldera joango gara Okabe, AUZTARRI eta Goñiburu mendiak egitera. Apuntatzeko epea gaur hasiko da eta irailaren 11an amaitu, eta besteetan bezala, lokalean, telefonoz edota email bidez apuntatu ahal izango da. Aurretik ordaindu beharrekoa: 65€ bazkideak eta 70€ besteak (bertan autobusa, 19ko afaria eta logela eta…

Jarraitu irakurtzen

UPOko buzoia

Oraingoan buzoi berria jarri dugu Upoko tontorrean. Irteera, goizeko 9etan Zubialdeko plazatik. Gailurrera igo baino lehen, 1936ko gerrako Upoko lubakiak edo trintxerak eta zuloak eta metralleta-habiak ikusiko ditugu. Eta buzoia inauguratu ostean, hamaiketakoa izango dugu ermita ondoan.  

Jarraitu irakurtzen