porracolina

Apirilaren 15ean, Mieratik abiatuta, PORRACOLINA gainera igoko gara (1.414 m). Bista zabalak eskaintzen dituen mendia da eta Ason bailarako bistak eskaintzeaz gain, Santanderreko badiaren, Europako Mendien, Gorbeiaren, Anbotoren … ikuspegi ederrak ere eskaintzen ditu. Ondoren, tontorretik Asoneraino jaitsiko gara eguna amaituz.

Jarraitu irakurtzen

kapildui

Oraingoan, Araba aldera goaz KAPILDUI (1176) mendia egitera.Kapildui Gasteiz mendiak osatzen duten mendietako bat da, Izkiko natura parkean eta Arabako ekialdean kokatua. 1.177 metroko garaierarekin, Izkiko tontorrik altuena da. 2005. urtean Euskalmetek atmosferaren egoera aztertzeko radarra jarri zuen Kapildui mendian. Radar horrek Euskal Herrian gerta litezkeen prezipitazioak iragartzeko balio du.

Jarraitu irakurtzen

GR-123 ONDARROA – LEKEITIO

BIZKAIKO 1. XENDAZALETASUN LIGA martxoak  11  –  1.  ibilaldia antolatzailea: ARTIBAI M.T. – BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOA ibilbidea:   ONDARROA -ASTERRIKA – MENDEXA – LEKEITIO    (15 Km.) inskripzioak:   Martxoak,  5 a baino lehen lotura honetan: http://bmf-fvm.org/liga-senderismo-bizkaia/gr-123-ondarroa-lekeitio/inscripcion-gr-123-ondarroa-lekeitio/ LEKEITIOKO PLAZAN ALKARTUKO GARA GOIZEKO 9:00 etan bakoitza bere kontura joango da  Lekeitiora…

Jarraitu irakurtzen

montaño-serantes-luzuero

Serantes  Bizkaiko mendebaldean dagoen mendia da, 451 metroko garaierarekin, Santurtzi eta Zierbenako udalerrien artean kokatuta. Itxura konikoa du eta talaia naturala da, Bilboko portuaren mendebaldean dagoelarik. Historikoki garrantzi estrategikoaz jabetuta zeuden aurreko gizaldietan, eta funtzio militarrak bete izan ditu XVIII. mendetik gutxienez.Abrako golkoa du bere ekialdean eta Muskiz eta Meatzaldea…

Jarraitu irakurtzen

urregarai eta bedartzandi

Lea eta Artibai bailarak bereizten dituzten Urregarai eta Bedartzandi mendietara goaz oraingo honetan. Altuera apaleko (700 metro inguruko) mendiak izan arren, kostaldetik hurbil daudenez, Urdaibaitik Jaizkibeleraino kostalde osoa ikus daiteke bertatik. Bide batez, Urregarai mendiaren tontorrean dagoen Santa Eufemia ermitatxoa bisitatuko ditugu. Bedartzandi eta Urregarai mendiak Bedartzandi mendilerroan kokatzen dira,…

Jarraitu irakurtzen

silbestre eguna tontorrandin

Aurten ere, urteari agur esateko eta urte berriari ongi etorria emateko prest gaude!.  2018an ere, Austarri Mendi Taldean lana egiten jarraituko dugu beti bezain gogotsu! . Aurreko urteetan egin genuen moduan, Tontorrandin esango diogu agur  2017. urteari, bolanderak, xanpaina, kasa, hamaiketakoa eta guzti! Abenduaren 31an, goizeko 10etan, plazatik irteera. Esker onak baino ez ditugu gurekin bat egin duzuen guztiontzat, eta datorren urtean ere hor egongo zareten desioarekin agur esango diogu 2017.ari.

Zorionak eta urte mendi on!

santiago eta bagate

 

Oraingoan, Berberanatik irten eta Delikara allegatuko gara Santiago mendia eta Bagate atzean utzita. Bidearen erdian Nerbioi ibaiaren ur jauzia aurkituko dugu. Bidean zehar paisaia polita dago, baina benetan ikusgarria dena behatokitik ikusten dena da.

Delikako ur-jauzia edo Nerbio ibaiaren jauzia Nerbioi ibaiaren sorburua da, eta Delika herriaren (Araba) goialdean dago. Gillarte eta Gibijo mendilerroen artean jaiotzen diren Iturrigutxi, Ajiturri eta Urita erreken elkarketa du jatorri, eta 222 metroko ur jauzia da (Iberiar penintsulako luzeena). Urik ez du izaten euriteen edo elur urtzen garaietatik kanpora.

Arabaren ipar-mendebaldean dago, Urduñako mendatearen ondoan, Gibijo mendilerroaren eta Santiago Mendiaren artean.

 

TRANSANTARTIKA

Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza iritsi ziren Hercules badiara, eta bukatu zuten Antartika gurutzatzeko erronka; 3.400 kilometro osatu zituzten, 57 egunean eta autonomia osoan. Borobildu zuten itsasotik itsasora eta hego polotik pasata Antartika zeharkatzeko erronka. Errusiarren Novolazarevskaia basetik irten eta 57 egunetan heldu ziren Hercules badiako helmugara, 3.400 kilometroko zeharkaldia eginez.Guzti horretaz hitz egiteko eta proiekzioa emateko, Mikel Zabalza izango da gurekin.

“EVEREST”

Everest mendia igotzeko saiakerako gertaeretan oinarriturik, EVERESTek bi espediziok prozesu honetan bizi dituzten esperientzia kontatzen du, gizakiak inoiz ezagutu duen elur-ekaitzik okerrenari aurre eginez. Alpinistek lurraren indarrari aurre egingo diote eta zailtasun sinesgaitzei aurre egingo diete bizirik irauteko borroka sutsuan.

oketa eta siskina

Etxaguen herriak kokapen ezin hobea du Zigoitiako udalerrian. Oketa mendiaren altzoan dago, eta paisaia ederraz goza daiteke herrigunetik. Oketa edo Gorbei-Txiki Arabako mendia da, Gorbeiako mendilerroan kokaturik dagoena. Oketa eta Gorbeia mendiak elkarri begira daudela dirudi.

Gorbeiako Parke Naturalean gaude eta landatutako basoak eta pagadiak zeharkatuko ditugu Oketa mendiaren hegaleko belardietara iritsi arte. Diote bertakoek gerrate karlistetatik txanponez beteriko kaixa bat dagoela gordea, orain arte inork aurkitu ezin izan duena.

Siskina edo Siskino errekaz inguratuta dagoen mendi txikia da eta Oketaren ondoan dago. Ibilaldia egin eta gero, Ubideko jatetxe batetan bazkalduko  dugu.