MENDI MATERIALAREN ALOKAIRUA
Austarri Mendi Taldean, oinarrizko mendiko materiala dago, pioletak, kranpoiak, raketak… Mendi irteera bat egin nahi baduzu eta materialik ez baduzu, pasa zaitez M. T.aren lokaletik ostiraletan 20:00-21:00 bitartean eta aloka ezazu behar duzun hori.
Erabiltzeko arauak
-
Austarri Mendi Taldearen mendi-materiala soilik taldeko kideek erabili ahal izango dute.
-
Materiala erabili nahi duten bazkideek, taldeko egoitzatik pasa beharko dute pertsonalki materiala bila ostiraletan 20:00etatik 21:00etara.
-
Bazkide bakoitzak material bakoitzetik unitate bana erabiltzeko eskubidea izango du (piolet 1, kasko 1, kranpoi pare 1, arnes 1 edo eski-raketa pare 1).
-
Materialaren alokairua: 1€ objektuko eta asteko. Materiala astea igarotakoan bueltatu behar da. Astea pasa eta materiala bueltatu ezean, beste 1€ ordaindu behar da, atzeratutako material bakoitzeko eta egun bakoitzeko.
-
Materiala ez itzultzekotan, Austarri Mendi Taldeak materialaren balioa kobratuko dio bazkideari.
-
Materialaren erabilerak arau hauen onarpena suposatzen du.
-
- ARNESA- 3
-
- KRANPOI PAREA- 19
-
- PIOLETA- 16
-
- KASKOA- 5
- ESKI-RAKETA PAREA- 11