joar-laplana

Kodes mendilerroa

Joar tontorra eta Kodeseko mendilerroa osatzen duten beste gailurrak Nafarroa, Araba eta Errioxaren gaineko talaia berdingabea dira. Denboraren joanean higadurak bertako harriei emandako forma arraroek nolabaiteko misterio kutsuz janzten dute eremu osoa. “Sorginen leihoa”, “Infernuko zubia” eta “Mairuaren leizea” bezalako izenek ere laguntzen dute atmosfera berezia sortzen. Murgil gaitezen mundu magiko horretan.

Kodes mendilerroa Arabaren eta Nafarroaren artean dago. Arabako mendilerro garaienetako bat da, eta 30 kilometroko luzera du. Hegoaldeko isurialdean dagoenez, inguru harritsu eta lehorra da oro har. Mendilerroaren hegoaldeko isurialdea da, Nafarroakoa alegia, malkartsuena eta idorrena. Iparraldeko isurialdea, Arabakoa alegia, ez da hain malkartsua eta zuhaitzez beteta dago.

Mendilerroko punturik garaienean  Joar (1.417 m) mendian aurkitzen dugu. Bestalde, Costalera (1.234 m), Laplana (1.338 m), Peña Gallet (1.158 m), Malpika (1.087 m), La Cogolla (1.072 m) eta Humada (1.155 m) mendiek osatzen dute Kodes mendilerroa, besteak beste.

Mendilerroaren hegoaldeko magalean Azuelo, Torralba del Río, Aguilar Kodes, Nazar eta Mirafuentes udalerriak daude. Iparraldean, berriz, Arabako Mendialdea izeneko eskualdeko Kanpezu udalerria dago.

Utzi erantzuna