anboto

Anboto mendia izen bereko mendilerroa menderatzen duen tontorra da. Bizkaiko laugarren mendirik garaiena da. Araba eta Gipuzkoako mugak oso gertu ditu, hiru herrialdeen arteko lurraldean dago. Euskal sinesmen zaharren arabera, Mari jainkosa gorenaren egoitzetako bat da. Horregatik, jainkosak Anbotoko Dama edo Anbotoko Señorie izena hartzen du. Gailurra hodei artean duenean, Mari bertan dagoela esaten da. Arrasate aldean, oskorri denean ere gauza bera esaten da.

Anboto da Bizkaia aldeko mendi baten izena, oso itxura berezi duena, ikuslekutik alderatuz, asko aldatzen dena. Anboto mendian euskal mitologiaren elezahar asko biltzen dira, eta Anbotoko Mariren egoitza da.

Anboto magaleko leize eta harpeak gizakien babeslekua izan dira aurrehistorian, baina baita garai gertuagoetan ere, esate baterako, sorginen eta Durangoko herexen kontrako jazarketetan, XV.en mendean. Leize hauek izan ziren jendearen babesa Inkizizio zein Gaztelako Erregearen zerbitzarien aurrean.

Aipagarria da, era berean, eskualdean daude santutegi eta basaeliza kristau pila. Urkiolako San Antonioko santutegitik hasita, San Barbara, Kristo-andako, San Kristobal, Santa Polonia, San Migel arrazolakoa. eta baita ere Ipisteko harriko hilarria, Artolatx gotorlekuaren hondakinak, eta bereziki Anbotoko Damaren leizea.

Gauza guzti hauek eta gehiagok ere anbotoko inguruari kutsu mitologiko eta misteriotsua ematen diote, ez bakarrik mendiaren itzalpeko herri eta ibarretan, baizik eta askoz urrutiago ere.

Haitz karetsu handi eta soil honen eta bertako Mariren ezaguera Arabako lurretara zein Gipuzkoako kostalderaino heltzen da.

Bertako jendeak uste du Anbotoko Mari, Anbotoko Dama izenarekin ere ezagututa, zazpi urte ematen dituela mendian, eta beste zazpi Anbototik kanpo.

Anbotoko tontorrean batzuetan jartzen den laino mehe eta luzea agertzerakoan, jendeak dio Mari bertan dagoela bere labean ogia erretzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude