valdecebollas-el fraile

Dakizuenez,ekainaren 18 eta 19an Kantauriar mendikatera joango gara Valdecebollas (2143) eta El Fraile(2001) mendiak egitera. Apuntatzeko epea gaur hasiko da eta ekainaren 12an amaitu, eta besteetan bezala, lokalean, telefonoz edota emailen bidez apuntatu ahal izango da.

  • Golobar (1840)-VALDECEBOLLAS-Brañosera (1220)________13 km.
  • Santuario del Brezo (1450)-EL FRAILE-Santibañez (1084)___12,5 km.

Oraingoan, bigarren aukeran:

–          Barruelo de Santullan-Brañosera (10 km, 255 m./desn.)

–          Villafria-Los chozos-Santibañez (10,5 km, 140 m./desn.)

Irteera 18an goizeko 7:30ean izango da, eta itzulera 19an arratsaldeko 20:00ak inguruan.

……………………………………………………………………………………………………

Valdecebollas tontorra (2143) Palentziako  mendiaren goragune bat da, Kantauriar mendikatearen inguruan, La Cebollera edo Macizo de Valdecebollas korapilo orografikoan. Mendigune horrek kontrahorma bat osatzen du Hijar mendilerroaren hegoalderantz, hegoaldeko isurialde horretan “Peñalabra mendilerroa” izenez ere ezagutzen dena, ikuspegi horretatik gailur hori baita bereizgarriena.
Gailurrean “dorrea” izenekoa dago, harrizko dorre zilindriko mailakatu txiki bat, plaka bat, postontzi bat eta erpin geodesiko bat dituena. 1965az geroztik, Barruelo eta Brañoserako herritarrek antolatuta, meza egiten da abuztuko lehen igandean. Campoo eta Perniako mendizaleak joaten dira bertara.
Brañosera herriaren ondoan dago, Palentziako mendiaren parke naturalaren ekialdean, Aguilar de Campootik 20 bat kilometrora, eta Palentintziako mendiaren ekialdeko muga markatzen du.

Brezo mendilerroa edo Abusu mendilerroa izenez ere ezaguna dena, Kantauriar mendikatearen erdialdeko mendilerro txiki bat da, Palentziako iparraldean kokatua. Bere goratasunik handiena Fraile mendiaren tontorra da, 2001 m-rekin.
Mendikate honek kareharria du eta ez du zuhaitz-masarik. Azeri-mahatsa eta txilarra dira nagusi. Lautadaren eta “Fuentes Carrionas eta Fuente Cobre-Montaña Palentina” parke naturalaren arteko harresi naturala da. Valdavia, Boedo eta Burejo ibaiak sortzen dira bertan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude