zuberoa

Urriaren 8 eta 9an Zuberoara joango gara. Apuntatzeko epea gaur hasiko da eta urriaren 3an amaitu, eta besteetan bezala, lokalean, telefonoz edota emailen bidez apuntatu ahal izango da.

–      Maissonave-AHARGO(609)-KANBILLU(660)-Barkoxe____14,5 km.

–      Atharratze-ERRETZU(700)-MAIDALENA(795)-Atarratze____12,5 km.

…………………………………………………………………………………………………………………………

Ahargo Zuberoan, Euskal Herrian den mendi bat da, Maidalenako mendilerroan kokatuta dagoena. 609 metroko garaiera dauka.Bertan orientazio taula batetik Pirineotako mendi kateko parte bat ikusi daiteke.  Barkoxe herria bere azpialdean kokatua dauka. Ibilaldi bidexka ezberdinak daude eta, urtean behin, Barkoxeko eskolak trail lasterketa bat antolatzen du bide seinalatuen  bidez. Urte guztian irekiak dira Ahargora igotzeko bideak eta aukeratutako bidearen arabera, herriaren plaza ezagutzeko parada eskaintzen du.

Kanbilluko mendilerroa Zuberoan kokatuta dagoen mendilerro bat da. Bere punturik altuena Kanbillu mendia da, 660 metrorekin. Mendilerroan dagoen Kanbillu mendiak ematen dio izena mendilerroari.

Erretzü, Iparraldea probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Erretzü mendia, 700 altuera duen eta Iparraldea probintzian topatzen den mendi bat da. Mendi hontara ondorengo igoera puntuetatik igo daiteke: Atharratze, Züztarri, Montori.

Maidalena edo Arhane Zuberoako mendia da, Atharratze-Sorholüzen dagoena eta 795 metro dituena. Mendiari Maidalenaren baselizak eman zion ospea. Ermita XV. mendekoa da, erromatarren aurreko jentil eraikuntza baten gainean egina. Bertan Herauskorrixe (Herauscorritse) izeneko jainkosa bati buruzko inskripzio bat aurkitu zuten. Zuberoako baselizarik ezagunenetakoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude