
Datorren asteko ostiralean, abenduak 2, ikus-en tzunezkoa izango dugu Zeberion. Proiekzio bat da. Bertan, Kokek aurkezpen bat egiten du ikus-en tzunezkoaren inguruan eta behin ikusi ondoren, jendeak egin nahi dituen galderak edo jakin-minak azalduko lituzke.
“AKETEGIKO MARI, alpinismoa eta mitologia uztartzen”
Ez da mitologia edo alpinismoari buruzko hitzaldia, kontakizun bat baizik. Euskal Herriko paisai ederrez gozatuz, ezohiko begiradaz.
Kontakizunean, gazte mendizale batzuk Aketegiko Mari eta bere haitzuloa aurkitzeko ahalegina egingo dute. Horrek eramango ditu Aizkorrira, hainbat korridore igotzera (alpinismoa) eta gainera Mariren beste zenbait bizileku bisitatzera: Txindoki, Murumendi, Anboto, Itxina, Aloña, Putterri…labur bada ere. Tartean Mariri buruzko aipamenak egiten dira. (Koke Lasa)
Lotura honetan duzue proiekzioaren trailerra:
https://drive.google.com/file/d/1QazyaJ7cVqwYd8cNGaZdc9YDRkSelP8I/view