
Hemen gaude berriro ere. Oraingo honetan beste ibilbide baten berri ematera. Hurrengo igandean izango da, hilak 29, eta oraingo honeten Bizkaiako lurraldea zapaluko dugu. Irteera Trabakuatik izango da, Mendibil eta Baldaburu mendiak egin eta Markinan amaitu. Oso erraza da, ez du inongo zailtasun berezirik. Irteera goizeko 8.00etan izango da Zeberioko plazatik, eta izenak eman 26 arte. Prezioak betiko moduan.
Mendibil mendia, Mallabiko Trabakua auzo gainean kokatuta dagoen tontorra da. Urko mendilerroan kokatzen da, bere mendebaldeko muturrean, Markina eta Mallabia udalerrietan.
Baldaburu mendia ere, Urko mendilerroan kokatzen da, Markina udalerrian. Mendilerroko ipar erpina osatzen du Baldako Txuntxurrak (Baldaburu)