lendiz-zalbizkar

Oraingo honetan, Araba aldera abiatuko gara. Ibilbidea Gasteizko mendatean (748) bertan hasiko da, gure helburuak Lendizgana, Pagogan eta Zalbizkar mendiak izango dira, basoak eta landak zeharkatuz, Okiña (794) herrian amaitzeko. Ikusten duzuenez, desnibel txikiko ibilbidea.

LENDIZGANA. (848m). Gasteizko Mendiak mendilerroan barruan kokatuta, Vitoria-Gasteiz udalerrian, zonalde horretako gailurrik altuena da. Hala eta guztiz ere, mendi katearen mendebaldeko ikuspegi ederrak uzten dizkigu, tartean, Kapilduiko dorre metereologikoa.  Era berean, Aitzgorri eta Aratz mendilerro guztiak ikusteko aukera ematen du, egun garbi batean.

ZALBIZKAR (1046) Gasteizko Mendiak mendilerroan kokatzen da, Bernedo eta Trebiñu udalerrietan. Gasteizko mendien mendilerroko gailurra, Okiña edo Portutxoko lepotik oso gertu dagoena. Aipatutako portuaren eta Argantzu hutsunearen artean altxatzen diren tontor guztien artean garaiena da. Okinako herritik zein lepotik igo daiteke.


PAGOGAN  (1029) Gasteizko mendien gailur klasikoa da, Iparraldean Gasteizko lautada duena, eta hegoaldean berriz, Trebiñuko konderria. GPSarekin egindako neurketa berrien kaltedunetako bat da. Euskal Federazioaren Tontorren Katalogoaren azken edizioan ekialdean dagoen Zalbizkar edo San Cristóbalek, ordezkatu du. Orain arte, mapek altuera berdinak ematen zizkieten, edo metro bat edo biko aldea Pagoganentzat. Baina ez da horrela. Egia esan, Zalbizkarrek 17 metro gehiago neurtzen ditu, eta Ehun Mendien Lehiaketarako puntuatzen duena izatera pasa da.


Utzi erantzuna