mencilla-san lorenzo

Mendizaletasunez gozatzeko aukera guztiak aprobetxatu nahian, ekainak 24-25eko asteburuan Ezcaray aldera joatea erabaki dugu. Demanda mendilerroa, Errioxako gune ederrenetakoa da. Bertan dago San Lorenzo (gailur garaiena) eta Ezcarayko giro aparta.–      

-Pto. Manquillo-MENCILLA (1932)-Pineda de la Sierra (14 km.-650m. +)

-Valdezcaray-SAN LORENZO (2271)-Urdanta (11 km.-800m. +)

Oraingoan, bigarren aukeran:

–          Manquillo-Pineda de la Sierra Bide Berdea (10 km, 250 m.+)

–          Valdezcaray-Urdanta (12 km, 77m.+.)

Aurretik ordaindu beharrekoa: 60 euro bazkideak eta 70 besteak (bertan autobusa, 24ko afaria eta logela, eta 25eko gosaria sartzen dira). Ezcarayn egingo dugu lo.

Irteera 24an goizeko 8:00etan izango da, eta itzulera 25ean arratsaldeko 20:00ak inguruan.

………………………………………………………………………………………………………

La Demanda mendilerroko Naturgunea Iberiar sistemaren ipar-mendebaldeko muturrean dauden hiru mendigunek osatzen dute: San Millán, Mencilla eta Neila mendizerrek. Burgos probintziaren hego-ekialdeko ertzean dago, eta Errioxa eta Soria probintziekin egiten du muga.
Mencilla mendilerroa garaiera ertaineko mendilerroa da, Demanda mendilerroaren hegoaldean kokatua. Bere goraguneak Sistema Iberiarreko lehenak dira. Mendilerroak Arlanzón ibaiaren arroa banatzen du, Pinedako Kontxan, Uzkiza eta Arlanzóngo urtegiek (Okako Mendiak eskualdea) Arlanza ibaiaren arrotik (Sierra de la Demanda eskualdea) kokatua.

Apuntatzeko epea gaur hasiko da eta ekainaren 20an amaitu, eta besteetan bezala, lokalean, telefonoz edota emailen bidez apuntatu ahal izango da.


Animatu zaitezte, merezi du eta!

Comments are closed.