zumaia-deba

Hurrengo txangoan, ihaz utzitako lekutik hasiko dugu G.R. 121, Zumaiatik Debara helduko gara, 12,5 km. egin ostean. Flyscharen ibilbidea Deba eta Zumaia arteko ibilbide hau Gipuzkoari bira ematen dion GR-121aren laugarren etapa da. Kostaldeko zati hau balio geologiko eta biologiko handiko eremua da, eta paisaiaren ikuspegitik ere garrantzia nabarmena du.…