Author: austa2021
“aketegiko mari”

Datorren asteko ostiralean, abenduak 2, ikus-en tzunezkoa izango dugu Zeberion. Proiekzio bat da. Bertan, Kokek aurkezpen bat egiten du ikus-en tzunezkoaren inguruan eta behin ikusi ondoren, jendeak egin nahi dituen galderak edo jakin-minak azalduko lituzke. “AKETEGIKO MARI, alpinismoa eta mitologia uztartzen” Ez da mitologia edo alpinismoari buruzko hitzaldia, kontakizun bat…
pagonabarra-pagolar

Pagolarreko mendilerroa Araban kokatuta dago. Bere punturik altuena Pagolar mendia da, 722 metrorekin, mendilerroari izena ematen diona. Pagolar mendia, Paular bezala ere ezagutua. Bere kokapen zehatza 43.133150 eta -3.010330 da. Mendi hontara ondorengo igoera puntuetatik igo daiteke: Laudio, Luiaondo, Okondo. Ibilaldia egin eta gero, Laudioko jatetxe batetan bazkalduko dugu. Apuntatzeko,…
zuberoa

Urriaren 8 eta 9an Zuberoara joango gara. Apuntatzeko epea gaur hasiko da eta urriaren 3an amaitu, eta besteetan bezala, lokalean, telefonoz edota emailen bidez apuntatu ahal izango da. – Maissonave-AHARGO(609)-KANBILLU(660)-Barkoxe____14,5 km. – Atharratze-ERRETZU(700)-MAIDALENA(795)-Atarratze____12,5 km. ………………………………………………………………………………………………………………………… Ahargo Zuberoan, Euskal Herrian den mendi bat da, Maidalenako mendilerroan kokatuta dagoena. 609 metroko garaiera…
valdecebollas-el fraile

Dakizuenez,ekainaren 18 eta 19an Kantauriar mendikatera joango gara Valdecebollas (2143) eta El Fraile(2001) mendiak egitera. Apuntatzeko epea gaur hasiko da eta ekainaren 12an amaitu, eta besteetan bezala, lokalean, telefonoz edota emailen bidez apuntatu ahal izango da. Golobar (1840)-VALDECEBOLLAS-Brañosera (1220)________13 km. Santuario del Brezo (1450)-EL FRAILE-Santibañez (1084)___12,5 km. Oraingoan, bigarren aukeran:…
anboto

Anboto mendia izen bereko mendilerroa menderatzen duen tontorra da. Bizkaiko laugarren mendirik garaiena da. Araba eta Gipuzkoako mugak oso gertu ditu, hiru herrialdeen arteko lurraldean dago. Euskal sinesmen zaharren arabera, Mari jainkosa gorenaren egoitzetako bat da. Horregatik, jainkosak Anbotoko Dama edo Anbotoko Señorie izena hartzen du. Gailurra hodei artean duenean,…
joar-laplana

Kodes mendilerroa Joar tontorra eta Kodeseko mendilerroa osatzen duten beste gailurrak Nafarroa, Araba eta Errioxaren gaineko talaia berdingabea dira. Denboraren joanean higadurak bertako harriei emandako forma arraroek nolabaiteko misterio kutsuz janzten dute eremu osoa. “Sorginen leihoa”, “Infernuko zubia” eta “Mairuaren leizea” bezalako izenek ere laguntzen dute atmosfera berezia sortzen. Murgil…
satrustegi

Zenbat bider pasatu garenean kotxez, autobusez…Nafarroako Sakanaren bailaratik erreparatu diogu Beriain (Andia mendizerra)mendiari, baina ez gara konturatu alboan dagoen mendikateaz, ba Andia amaitzen dan tokian hasten da irteera honetan ezagutuko dugun beste mendikate hau. Bertan 3 tontor dagoz (Satrustegi, Gaztelu eta Txurregi), baina oraingoan, bakarrik Satrustegi (1204m) egingo dugu. Horretarako…
oion-laguardia

GR 38, ardoaren eta arrainaren ibilbidea 1. etapan. Oion – Laguardia Toloño Mendiko beheko magalak janzten dituzten mahasti zabaletan barrena, Eskualdeko ardo hiriburuaren bila joango gara: Biasteri. Etapa honek aintzira gune interesgarri batera hurbiltzeko aukera emango digu. Aintzirok garai bateko ur-masen azken arrastoak dira, gizakiak bazterrak lehortu baitzituen nekazaritzarako baliatzeko.
trasmosomos mendilerroa

Urteari hasiera emateko Bizkaitik mugiduko gara, Enkarterrietatik hain zuzen. Zallatik hasi eta Balmasedaraino allegatzeko, Rioya, Somokurtzio, Trasmosomos eta Arbalitza gailurrak zapaltzeko. Trasmosomos mendilerroa Euskal Herriko mendebaldeko mugan bat egiten dute Bizkaiak eta Burgosko Mena haranak Trasmosomos edo Santxosolo izeneko mendilerroan. Mendilerro horri izena ematen dion gailurra da 696 metro dituen…