xx. mendizale eguna

Hurrengo irteera, Lemoa aldera izango da: Lemoako eskolak-Lemoatxa (363)-Aspunta (365)-Lemoako eskolak (Arratia, Otxandio, Ubide eta Zeberioko Mendizale Eguna). Urriaren 27an, igandea, goizeko 10:00etan irteera Lemoako eskoletatik. Izena emateko, urriaren 23 arte/tfnoa.: 656415597 edo Mendi Taldearen lokalean.  Helduak 5€, umeak dohan. Amaieran, 13,00ak inguruan, luntxa.

Jarraitu irakurtzen

pr-b 11 zubialde

Hemen duzue Zeberion izango den txangoaren kartela eta informazioa, inskripzioa nola egin…PR-BI 11  ZUBIALDE. BIZKAIKO 2. XENDAZALETASUN LIGA                              urriak  6    antolatzailea: AUSTARRI  M.T. – BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOA inskripzioak:   Urriaren  3 a baino lehen ZUBIALDEKO PLAZAN ALKARTUKO GARA GOIZEKO 9:00 etan IRTEERA EMATEKO

Jarraitu irakurtzen

samelar eta valdomingueru

Irailaren 14 eta 15ean Europako Mendiak aldera joango gara Samelar (2229) eta Valdomingueru (2265) mendiak egitera. Apuntatzeko epea gaur hasiko da eta irailaren 6an amaitu. Oraingoan, bigarren aukeran: –          Urdonetik Tresvisoraino (6 km, 820 m./desn.) –          Jitu Escaranditik Andara aterperaino (6,5 km, 435 m./desn.). Europako mendiak (gaztelaniaz: Picos de Europa;…

Jarraitu irakurtzen

irati

Ekainaren 22 eta 23an Irati aldera joango gara Mendibeltz (1411), Arthanolatze (1531), Eskaleta (1447), Odeizügaña (1613) eta Bizkarze (1667) mendiak egitera. Harsüdürra mendilerroa Zuberoa eta Nafarroa Behera artean dagoen mendilerro bat da. Bere punturik altuena Arthanolatze mendia da, 1.531 metrorekin. Arthanolatze edo Arthanolatzegaina (Alguntza eta Latzegaina izenekin baita ezagutua), bere…

Jarraitu irakurtzen

montemayor-kruzeta-repiko

Oraingoan Araba aldera abiatuko gara. Bertan, Arkamu mendilerroko Montemayor 1104, Kruzeta 1169 eta Repiko 1188 mendiak zapalduko ditugu. Arkamu Arabako mendebaldean eta —zati txiki bat— Burgosko probintziaren ipar-ekialdean dagoen mendilerro karstikoa da. Mendilerro honek Kuartangoko harana (iparraldean) eta Erriberagoitia (hegoaldean) banatzen ditu. Halaber, Badaiako mendilerroaren ondoan dago; bi mendilerrook Tetxa…

Jarraitu irakurtzen

zuperrori eta ireber

Ireberreko mendilerroaNafarroa Garaian kokatuta dagoen mendilerro bat da. Bere punturik altuena Ireber mendia da, 1.208 metrorekin, Aldatz (Larraun) eta Beruete herrien artean (Basaburua, Nafarroa). Igo beharreko mendia da Ireber eta ezagutu beharrekoa bere ingurunea ere. Hango baso, larre eta tontor harritsuek paisaia ederra osatzen dute, garbia, ibiltzeko aproposa, Aralar gogorarazten…

Jarraitu irakurtzen

untzillatx

Oraingoan, Bizkaitik ibiliko gara, Mañaritik Durangoraino Untzillatx tontorra zapalduz. Untzillatx edo Untzillaitz (934 metro) Bizkaiko hego-ekialdean eta Mañariako udalerrian kokatuta dagoen mendia da, Anbotoko mendilerroaren hirugarren puntarik altuena dena, Anboto bera (1.331 m.) eta Alluitz (1.040 m.) ondoren. Haitzaren oinarrian dagoen Untzilla baserriari zor dio izena. Inguru zoragarriak, merezi du…

Jarraitu irakurtzen

andutz eta lizarreta

Datorren astean, Gipuzkoarantz abiatuko gara, Izarraitz aldera. Bertan Andutz, Saltsamendi  eta Lizarreta tontorrei helduko diegu. ANDUTZ Ipar-hego norantzan luzatzen den mendialde baten burua da Andutz, 612 metrorekin. Hegoalderago, Urrutzuko lepoaz lotuta, Saltsamendi izeneko beste tontor bat gailentzen da, metro gutxiko aldearekin, 599 metrorekin. Zailtasunik gabeko kilometro bat dago bien tartean,…

Jarraitu irakurtzen

erdella eta intxorta

Urteari hasiera emateko, Bizkaia eta Gipuzkoa erdibitzen dituzten mendietara abiatuko gara. Erdella eta Intxortara hain zuzen. Intxorta mendiak Gipuzkoako tontorrak dira, Elgeta eta Elorrio (Bizkaia) artean kokatutakoak, Udalaitz menditik hurbil. Bi gainek osatzen dute: Intxorta bera (743 m), Intxorta txiki edo Mendratxu (711 m) eta Gaztelumendi (713 m). Espainiako Gerra…

Jarraitu irakurtzen

silbestre eguna

Aurreko urteetan bezala, Tontorrandin esango diogu agur  2018. urteari,bolanderak, xanpaina, kasa, hamaiketakoa eta guzti! Aurten ere, urteari aguresateko eta urte berriari ongi etorria emateko prest gaude!.  2019an ere,Austarri Mendi Taldean lanean jarraituko dugu, indar berrituekin,  beti bezain gogotsu! . Abenduaren 31an, goizeko 10etan, plazatik irteera. Esker onak baino ez ditugu…

Jarraitu irakurtzen