Historia apur bat

AUSTARRI MENDI TALDEAren sorrera

Zeberion, 2011ko Azaroaren 26an

Goian aipatzen den egunean, eta Mendi Taldea osatzeko asmoarekin, batzar bat ospatzen da Zeberioko Plazako eskoletan arratsaldeko 6retan. Deialdia, Zeberioko gazte zein nagusi talde batek bultzatuta, Austarri Kultur Taldeak egin zuen.

Bildutako pertsonak, 32 izan dira. Hasteko, Austarri Kultur Taldearen mendi saila den heinean,  AUSTARRI MENDI TALDEA izena onartzen da. Bizkaiko Mendi Federakundean sartzea erabakitzen da, eta aprobatzen da 2012rako ekintzen egutegia.

Ekintzen artean, mendi irteerak, eskalada, espeleologia, mendi jardunaldiak, zirkuituko martxa luzea,…

Bertan, talde honek zer ekintza motak eraman ahal eta nahi dituen eztabaidatzen da, beste herrietakoak eredu legez hartuta. Batzarkideei talde honen bazkide izateko gonbidatzen zaie ere. Segidan, Kuotak ezartzen dira, baita diru-sarrerak zeintzuk izan ahal diren ere.

Taldearen ikurra zein izango den onartzen da. Baita lokala non izango den(plazako eskoletan, orain ermita zaharrean) eta harremanetarako izango duen ordutegia(ostiralero, 20retatik-21etara).

Bloga sortu genuen ere:    http://austarrimenditaldea.com/

Diru iturriak: Udalaren subentzioa eta bazkideen kuotak (gehi kamisetak, bufak,…)

Harremanetarako: austarrimenditaldea@gmail.com

*Bigarren etapa batean, arazo burokratikoak (NIFa…) direla medio, sortzen da Austarri Mendi Kluba 2021eko ekainaren 19an, ondare eta bazkide berberekin.

Utzi erantzuna