UDALATX

Udaberria heldu da. Polena eta prozesionaria amaituta, goazen mendira. Datorren domekan Bizkaia eta Gipuzkoako mugan izango gara. Ibilbidea: Udala – Besaide – Udalatx – Kanpazar (640 metroko desnibela) Prezioa: bazkideak (8€/4€) – besteak (10€/5€) Goizeko 8retan plazan itxaroten zaitugu. Animo!

Jarraitu irakurtzen

Alto Campoo

Martxoaren 1ean, domeka, Alto Campoora joango gara. Bertan snow, eskiatzera edo mendira joateko aukera izango dugu (raketak, kranpoiak,..). Kontutan hartu ekipoak alkilatzeko orduan, adina, altuera, pisua eta oin zkia. beharrezkoak direla.

Jarraitu irakurtzen

Alen eta Ventosora

Datorren asteko igandean, Urtarrilaren 18an Sopuertara joango gara. Alen auzoan hasi eta Alen, Betaio eta Ventoso mendiak igoko digutu. ondoren Otañesen amaitzeko.Desnibelik handiena, 265 metrotakoa 11 kilometrotan. Irteera goizeko 8,00etan izango da Zubialdeko plazatik.

Jarraitu irakurtzen

urteko asanblada orokorra

Datorren abenduaren 5ean, ostirala, Ohiko Batzar Orokorra izango  dugu plazako eskoletan, arratsaldeko 7,30etan, honako gaiordenarekin: 1.- 2014ko memoria eta kontuen aurkezpena. 2.- 2015erako ekintzen egutegiaren aurkezpena. 3.- Zuzendaritza batzordearen berriztatzea. 4.- Norberak lekarkeena. Bertan ikusiko garelakoan, agur bero bat!    

Jarraitu irakurtzen

PORROTAREN ALDE

Mendian egin du bidea Alberto Iñurrategik (Aretxabaleta, 1968) . Oraingoan, gailurrik gabeko jardueratan.  Gailurra zapaltzeari ematen zaion gehiegizko garrantziaz gogoeta egiten du Iñurrategik: arrakasta eta porrota ulertzeko dugun modua zalantzan jartzen du. “Porrotaren alde” izeneko hitzaldia emango du Zeberioko udaletxean.

Jarraitu irakurtzen

IRATI ANDA GUREKIN

irati andaIrati Anda (Gasteiz, 1982) eskalatzailearen hitzaldia. Eskalatzaile gasteiztarra Zeberion izango da “Hamarkada bat harkaitzen artean” hitzaldia eskaintzen. Iratik bere kirol bizitzaren joan-etorrien laburpen txikia, hitzez, irudiz eta musikaz lagunduta aurkeztuko du.