san silbestren tontorrandira

Aurreko urteetan bezala (2020 izan ezik), Tontorrandin esango diogu agur 2021. urteari, bolanderak, hamaiketakoa eta guzti! Aurten ere, urteari agur esateko eta urte berriari ongi etorria emateko prest gaude!. 2022an ere, Austarri Mendi Taldean lanean jarraituko dugu, indar berrituekin, beti bezain gogotsu! Abenduaren 31an, goizeko 10etan, plazatik irteera. Esker onak…
aupa pou-bizitzari sokaz lotuta

Eneko(1.974) eta Iker (1.977), Pou Anaiak, munduan den eskalatzaile-sokadarik entzutetsuenetakoa, ibilbide oparoko bikoa. Oinez ikasi orduko, gurasoen eskutik eman zituzten lehen urratsak mendian, eta urteen joanean pasio horri jarraitu diote, hasierako griñaz eta gogoz, elkarrekin soka berera lotuta, heldutasunera iritsi arte. 2003. urteaz geroztik, modu profesionalean egin dute bidea mendian,…
donostia-orio g.r. 121
mendian hil, hirian hil
dawn wall
AKARREGI

Akarregi mendia Arno mendilerroan kokatzen da, Markina udalerrian. Arnoko mendilerroa Gipuzkoa eta Bizkaia artean dagoen mendilerro bat da. Bere punturik altuena Kanpanzar mendia da, 629 metrorekin. Mendilerroan dagoen Arno mendiak ematen dio izena mendilerroari. Ibilaldia egin eta gero, Markinako jatetxe batetan bazkalduko dugu. Apuntatzeko, azaroaren 22 arte.
umión

Urriaren 17ko irteeran Burgos aldera ekingo diogu, Umión mendia zapalduz. Umión, Burgos probintziako Tobalina haranean dagoen mendia da. 1437 metroko garaiera du eta Obarenes Mendien zatia da, baita Obarenes-San Zadornil Mendien Parke Naturalaren zatia ere. Obarenes mendietako tontorrik garaiena da, eta, bere tontorretik, egun garbietan, hamar probintzia ezberdinetako mendiak ikus…
campiña eta moncayo

Ordua izan da! Jarduerak berrabiaraziko ditugu. Denok dugu mendia zapaltzeko gogoa. Era guztietako iritziak izango dira, bakoitza bere arrazoiarekin. Zerbait egin ez badugu ondo, zuzentzen saiatuko gara. Ez da erraza izan inorentzat, baina mendiak deitu egiten digu. Jardueren egutegia berriz hasteko unea dela uste dugu. Horregatik guztiagatik, hurrengo irteera irailean…
satrustegi

Oraingo honetan, Nafarroa aldera abiatuko gara. Satrustegi herrixkatik abiatuko gara eta Satrustegiko Haitzaren gailurra zapaldu ostean, Ihabar herrixkan bukatuko dugu. Satrustegiko Haitzak deitzen zaion ingurune hau Beriain mendiaren eta Irurtzun herriaren artean aurkitzen den mendilerroko gailurrik garaienari deitzen zaio. Oso mendi ederra da, iparraldeko magal guztia harizti, artadi edo pagadi…
izazpi eta samiño

Oraingoan, Gipuzkoa aldera ekingo diogu, Samiño eta Izazpi mendiak zapalduz. Izazpi Gipuzkoako mendia da, Zumarraga, Azpeitia eta Ezkio-Itsaso artean kokatua, Oria eta Urola arroak banatuz. Gipuzkoako erdigunetzat hartu izan da eta eguraldi ona eginez gero, tontorretik Kantauri itsasoa eta Pirinioak ikus daitezke. Zenbait urtez zalantza izan zen ea bere jatorrizko…